Lantaldea zuzentzen Iñigo Lavado irundar chef gaztea dago; gaztea, baina dagoeneko sekulako ibilbide profesionala egin duena.
Bere sukaldaritzaren erakusleiho, Ficoba Eraikinean duen jatetxea. Jatetxearen instalazioek -adimendun eraikuntza bati dagozkionak- bertako bezeroen zerbitzura jartzen dituzte erosotasuna eta leku zabala, konforta eta abangoardiako diseinua.
Establezimenduak badauka terraza eder bat ere, eta bertan coktail goxo bat har liteke Aiako Harri ikusgarriari begira
Lekuak berdiseinatu egin dira, jankideei konfort eta intimitate handiagoa eskaini nahian.
Terraza zabal bat daukagu, 40 lagunentzako jangela nagusia, beste jangela pribatu bat eta relax-gune berria, bazkalondo edo afalondoan goxo-goxo egoteko. Beste erosotasun batzuk ere badira, hala nola, aparkaleku estalia, txiki park, etab. |
 |

|