 |
Iñigo Lavado
Luis Irizarren eskolan ikasi eta gero, jatetxe handietako sukaldeetan barrena hasi zen lanean, lehen-lehenik Akelarren, Pedro Subijanaren esanetara.
Ondoren Parisera joan zen, eta han Alain Ducasserekin aritu zen lanean, eta bide batez, gozogintza ikasi zuen.
1997an El Bullin hasi zen, Ferrán Adriárekin; eta handik, berriro ere, Akelarrera, Subijanarekin lan egitera, sukaldeko bigarren bezala.
2001ean hasi zen Berasategi Taldearekin errezeta eta karta berriak garatzeko gastronomia gaien inguruan aholkulari lanetan. Urtebete geroago NH Aranzazu Hoteleko Kukuarri jatetxearen kargu egin zen, eta jatetxe horrekin lortu zuen Madrid Fusión Kongresuko jatetxe errebelazioaren saria.
En 2005ean jarri zuen sukaldariak abian Irunen, bere jaioterrian alegia, bere proiektu pertsonala.
|